Orrialdeak

2019(e)ko apirilaren 30(a), asteartea

Paul B. Preciado

BEATRIZ PRECIADO


Resultado de imagen de beatriz preciado
Beatriz Preciado filosofo eta queer aktibista bat da. Klasean bideo bat ikusi genuen,
bertan beatriz bere ideiak azaltzen ditu. Bideo horretan ere, bera hobeto ezagutzeko
aukera izan nuen.

Bideoan agertu diren ideia batzuk ez ditut ulertu, baina nire ustez, eskolak ideia hau
landu beharko lituzke. Honako hauek dira bideon agertutako ideia batzuk:

  1. Gorputzak desnaturalizatu behar ditugu.
  2. Eskola produkzio makina bat da.
  3. Utopiak berriak asmatu behar ditugu.
  4. Iraultza beharrezkoa da.
  5. Askatasuna ez dago asmatuta.

Gaur egun, normalizazioa garrantzi handia dauka gizartean. Normalizazioa zehazten duen horretatik ateratzen diren gauzak ez dira onartzen, eta hori aldatu beharreko gauza bat da. Eskolak normalizazio horren kontra egin beharko luke. Eskola oso garrantzitsua da gure ikasketan beraz, horren kontra egin behar luke. Eskolak aldatu behar lukete espazioaren antolaketa.

Horretaz aparte, eskolan sexualitateri buruzko tailer batzuk egitea ona izango litzateke, horren inguruko oinarrizko kontzeptu batzuk ikasteko. Normalean, homosexualitateari, transgeneroei,etab. buruz ez da gehiegi hitz egiten, beraz, txikitatik hasten bagara gai hauetaz zerbait ikasten aukera gehiago izango dugu gizartean aurrera egiteko eta gauza hauek guztiak errespetatzen eta onartzen.


iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina