Orrialdeak

2019(e)ko maiatzaren 8(a), asteazkena

Gure kartografiaren aurkezpena

LANAREN AURKEZPENA

Guk posterra bakarrik egin ordez, performance bat ere prestatu genuen, gure mezua honeto adierazteko. Performance-a egin baino lehen nahiko urduri geunde, baino azkenean nahiko atera zitzaigun.

   Gure performancean, lau instituziok (eskolak, hedabideak, gizarte segurantza eta eusko jaurlaritzak) gaur egun entzun daitezkeen esaldiak esan dizkiogu, gero eta ozenago, gero eta gertuago. Irati gero eta presionatuagoa sentitu izan da eta hitz egin nahi izan duenean "¡Cállate, mujer!" erantzuna izan du, hitzik esan baino lehenago. Esaten genituen esaldiak eta irainak arbelean proiektatu dira, Iratiren gorputzean. Azkenik, gure laguntzaz bere buruaz beste egin du. "Irudi bortitza" estaltzeko lepo-berogarri bat jarri diogu.

   Performance honekin 'Violencia de imágenes' deitutakoa irudikatu nahi izan dugu instituzioek horrelako eraginak sor ditzazketelako eta eskuak garbitzen dituztelako horrelako arazoak sortzerakoan. Horretaz aparte, gizartean sartuta dauden esaldiak eta rolak (anorexia, transexualtasuna, generoa, etab.) eta dauzkaten eraginak isladatu eta kritikatu nahi izan ditugu guk irakasle gisa aurre egin beharko dizkiegulako, baita gehiago gerta ez daitezen ere.

Hona hemen gure performance-aren bideoa eta argazki batzuk: 



Testua Anaren blog-etik aterata

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina