Orrialdeak

2019(e)ko maiatzaren 8(a), asteazkena

Performance-ak

PERFORMANCE-AK
Klasean Illich-ek idatzitako artikulu batzuk irakurri genituen eta artikulu horien ideietan oinarrituz, taldeka performance batzuk prestatu genituen.

Whale taldea
Talde hau Illich-en hirugarren kapituluan oinarritu ziren haien perfomance-a egiteko. Beraien performance-an zehar Gemmak, Leirek eta Aialak zebatzen eta klasetik mugitzen egon ziren. Gemma ordenean (1,2,3,...) zebantzen zuen; Leire zenbaki aleatorioak( 1, 33, 42,...) esaten zituen eta bukatzeko, Aiala atzerantz (20, 19,18,...) zenbatzen zuen. Bitartean, Goretti instituzioen izenak esaten zituen eta Aiala eta Leire geldi geratzen ziren, Gorettiri begira.

Nik ez nuen ezer ere ez ulertu baina gero azaldu zigute beraiek nahi zutena adierazi. Adierazi nahi zutena instituzioen boterea zen. Horregatik Leire eta Aiala geldi eta isilik geratzen ziren, haien boterea nabaritzen zutelako. 

Honako blog honetan ikusi dezakezue performance-aren bideoa: https://aialaalonso.blogspot.com/2019/04/performance-whale.html

Xulines taldea
Talde hau, aurrekoa bezala, Illich-en hirugarren kapituluan oinarritu ziren haien performance-a burutzeko. Hain performance-a egiteko kalera joan izan behar ginen. Lurrean zelo bat jarri zuten eta horren gainean ibiltzen hasi ziren eta guk jarraitu geniean. Honekin azaldu nahi zutena gizartearen teknologiaren menpe gaudela.

Jokin eta Beñat taldea
Talde hau, aurrekoa bezala, Illich-en hirugarren kapituluan oinarritu ziren haien performance-a burutzeko. Gure bizitzan zehar ikasten ditugun gauzak (geometria, biologia, igeri egin, errespetua,...) klasean, etxean edo bietan ikasten ditugun esan behar genuen.

Matraka taldea
Talde hau Illich-en bigarren kapituluan oinarritu ziren haien perfomance-a egiteko. Performance horretarako bi ilaretan jarri behar ginen eta beraiek esaldi luze eta zail bat esan zuten, guk errepikatu behar genuena. Lehenengo, ilarako lehenak zaitzen ziren eta gero hurrengoak, ilara bukatu arte. Ondo esaten bazenuen jarraitzen zenuen baina gaizki esaten bazenuen kanporatua zinen. Bukatzean honako hau hausnartu genuen: Eskolak errepikatzera ikasten gaitu, behien errepikatua normalean ahazten dugu. Gainera, gaizki erreoukatzen zutenek kanporatuak ziren, beraz, bakarrik ondo esaten zutenek aurrera egin zezaketen.

Rebeca, Zuriñe, Andere eta Iratxe taldea
Talde hau aurrekoa bezala Illich-en bigarren kapituluan oinarritu ziren haien performance-a burutzeko. Beraien performance-a egiteko borobilean jarri ginen eta taldeko batek (Iratxe) galdera subjetibo batzuk egiten zituen ("Zein da zuen animaliarik gustukoena?" edota "Zein da zuen janaririk gustukoena?"). Banaka galdera horiei erantzun behar genien. Bakoitzak pentsatzen genuen erantzuna esaten genuen baina guztiok erantzuten bukatzerakoan, "ez, gaizki, berriro" esaten zuen Iratxek. Horrela behin eta berriro guztiok erantzun berdina esan arte. Bukatzerakoan honako hau hausnartu genuen: eskolak ikasleen homogenizazioa bilatzen du.


iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina