KONPETENTZIAK
Konpetentzien inguruko bideo batzuk ikusi genituen klasean. Bertan bi aditu agertzen ziren haien iritziak ematen, José Moya eta José Gimeno Sacristán. José Moya, filosofoa eta Hezkuntzaren Zientzietan dokturatua da eta José Gimeno Sacristán, didaktikan eta eskola-antolaketan katedratua Valentziako unibertsitatean.
Bideoa ikusi ondoren galdera hauek erantzun genituen:
1. Zein da Sacristanen iritzia konpetentzien inguruan?
Sacristán kritikoa da konpetentzien inguruan: moda bat izan daitezke eta, beraz, susmagarria: korronte modernotzat hartu dira gizartean. Konpetentziak arrakasta duen korrontea dira baloreak ekonimozismoz, kapitalismoz, pramatismoz, etab. beteta baitaude. Gaur, gobernuek kontrolak leuntzen dituzte eta konpetentzien bidez justifikatzen dute. Konpetentzien bidez, heziketa metodoak baliozten dira (lehen objetivos deitzen ziren).
Gainera, konpetentziekin bat datozen termino berriak asmatzen ari dituzte: eraginkortasuna, emaitzen frogaketa, kontrola, akidura, rentability, etab. Enpresetatik etortzen den aldaketa da, hezkuntza ekonomizatu nahian.
Orainaldia gerokotasunaren araberakoa da. Beraz, orainaldian egiten dugunarekin kontuz ibili behar dugu. Gizadiak ez du pentsamendua egun batetik bestera aldatzen, bihurtze bat dago bitartean. Hezkuntza hobetzea da hezkuntzara heltzea hobetzea, eraginkor bihurtzea, orokortzea, metodologia erakargarri bihurtzea, maisu-maistren formakuntza eta edukiak hobetzea, etab.
Illichi dagokionez, Sacristanek dio “es cierto que se habla de la educación como escolarización y eso no es así. No toda la educ es la escolarización”. Bere ustez, kanpoko mundua aldatzen den arren, guk barrutik (eskolatik) ikusten dugu. Horren arrazoia eskola XIX. mendean tresna askatzailetzat sortzen dela da. “La escuela está dejando de valer para cosas que pensábamos que sí. Fuera no es controlable la educación, dentro sí. La escuela desde dentro se supone que es para todos por igual, pero desde fuera según las fuerzas pudientes”.
Irakasleak ideologien, elizaren menpe egon da beti. Ez daukate erabakitzekoaukerarik, teknokratek esaten diete.
Anaren blog-etik ateratako erantzuna.
2. Zein da José Moyaren iritziz konpetentzia bat?
Jose Moyaren iritziz konpetentzia bat mobilizatzen ditugun jarrerak, trebeziak dira, egin beharreko lan bat burutzeko.
3. Moya eta Sacristanen iritziz konpetentzia bat eskolan bakarrik eskura daiteke?
Beraien ustez, biak batu beharko genituzke, eskolatik kanpo ikasten duguna eskolan ere landu beharko zen.
4. Moyaren iritziz, curriculum erreala hobe dezakete konpetentziek?
Bai, baina horretarako, tarea onak prestatu behar dira, ikasleek kapazak izateko haien errekurtso guztiak erabiltzeko.
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina