Orrialdeak

2019(e)ko maiatzaren 8(a), asteazkena

Gure performance-a

GURE PERFORMANCE-A
Gure performance-a egiteko Illich-en hirugarren kapituluan oinarritu ginen. Gure performance-arako ikaskideak taldeka banatu genituen eta trapezio bat osatzeko piezak eman genizkien. Beraiek ez zekitena zen trapezioa osatzeko pieza bat falta zela. Trapezioa ezin zutenez osatu talde bakoitzean pertsona bat aldatu genuen eta geroago, talde osoak mugitu genituen. Azkenik, gure performance-aren azalpena eman genien. Guk adierazi nahi genuena honako hau da: Arazoren bat dagoenean, instituzioek arazo horiek konpontzeko aldaketa baliogabeak egiten dituzte (gure performance-an pertsonak mugitzen genituen baina ez zen ezertarako balio pieza bat falta zelako), baina ez dituzte arazoak konpontzen.

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina