Orrialdeak

2019(e)ko ekainaren 2(a), igandea

e-portafolioa

E-PORTAFOLIOA

Lauhilabeteko hau bukatzen ari da beraz, hemen bukatzen da gure ibilbidea. Dakizuenez, nire izena Saray da eta lehen hezkuntza hirueleduna ikasten ari naiz. Blog hau idaztea Didaktika Orokorreko irakasleak egitea proposatu zigun eta bertan klasean egindako lanak eta landutako gaien hausnarketak daude. Sarrera hau azkenengoa izango da. Didaktika Orokorreko ikasgaia hau bukatu da eta azken sarrera honetan ikasgaian zehar landutakoa laburbilduko dut.

Ikasgaia pelikula batekin hasi genuen. Klasean ikusi genuen pelikula Tomboy deitzen zen. Pelikula honetan transexualitatea lantzen zen, pelikulako protagonista (Laure) neska izan arren mutila sentitzen zelako. Pelikula hau gorputzaren gaiarekin oso lotuta dago eta klasean gaia hau jorratzen jarraitu genuen.

Lehen esan dudan moduan, gorputzaren gaia asko landu izan dugu klasean euskarri desberdinak erabiliz. Hasteko, gorputzen jarrerei erreparatu genien. Lehenengo, argazkiak atera genien instituzioen barruan eta ondoren, instituzioen kanpoan. Honekin ikusi nahi genuen nola gorputzen jarrera aldatzen den leku batean edo bestean egonda. Talde desberdinen argazkiak ikusi eta gero hausnarketa txiki bat egin genuen honen inguruan.

Gorputzen gaiarekin jarraituz, Esther Ferrer-en inguruko bideo bat ikusi genuen non performance-i buruz hitz egiten zuen eta gero, hainbat adibide ikusi genituen. Horrekin lotuta, irakasleak talde bakoitzeko performance bat egitea proposatu zigun. Performance hauek Illich-en irakurgaietan oinarrituta zeuden eta lehen performance-a Didaktika Doctors egin zuten. Talde hau egin ondoren beste taldeak hasi ziren haien performance-ak egiten, nire taldea barne.

Lehen aipatu dudan moduan, performance-ak prestatzeko Illichen ideiak islatzen duten hiru artikulu irakurri genituen. Illich-ek deseskolarizazioaren alde egiten du, bere ustez, eskolak ez duelako betetzen berdintasunaren ideia. Lehenengo kapituluaren ideia nagusia aldaketa eta erabilera baloreak dira. Bigarren kapituluaren ideia nagusia gizarte kontsumista da, gizarte mota hau kritikatzen du. Bukatzeko, hirugarren kapituluaren ideia nagusia harreman heteronomoen eta autonomoen arteko oreka bilatu behar dela da.

Gorputzen gaiarekin lotuta, Beatriz Preciado agertzen zen bideo bat ikusi genuen. Bertan, bere bizitzari buruz ikasi genuen, baina bideoaren mamia gorputzen normalizazioaren gaia zen. Bideo horretatik hainbat ideia atera genituen, hala nola, gorputzak desnaturalizatu behar ditugula.

Klasean beste bideo bat ikusi genuen Examined Life deitzen dena. Bertan Judith Butler eta Sunaura Taylor agertzen ziren. Desgaitasunen inguruan hausnartu zuten eta gizartearen jarrera horien inguruan.

Gaur egun, irudiez inguratuta gaude eta garratzi asko dutenez, klasean irudien biolentziari buruz hitz egin genuen eta hausnarketa txiki bat egin genuen.

Horretaz aparte, eskola mota desberdinei buruz hainbat bideo ikusi genituen eta haien inguruan hausnartu genuen. Bideo batzuen bitartez, eskola mota desberdinak ezagutu genituen, adibidez: Amara Berri, Paideia, eskola txikiak. Bukatzeko, homeschooling-ari buruz hitz egin genuen eta honen onurak eta gabeziak zerrendatu genituen guztion artean.

Klasean, beste gai garrantzitsu batzuk landu genituen, hala nola, curriculum-a. Curriculum-a pertsona batek ikasten duen guztia da. Horren barruan curriculum mota desberdiak daude. Adibidez: curriculum ausentea eta curriculum ezkutua. Bigarrena klasean gehiago landu genuen eta horren inguruko lan bat egin genuen. Lan horretarako unibertsitatetik buelta bat eman behar genuen curriculum ezkutuarekin lotuta zeuden gauzei argazkiak ateratzeko eta gero klasean guztion artean komentatzeko. Honekin lotuta, curriculumaren zehaztapen mailak landu genituen. Lau maila daudela ikasi genuen eta horren inguruko taula bat bete genuen.

Gorputzaren gaiarekin lotutako azkenengo lan bat egin genuen, nire ustez esanguratsuena eta interesgarriena izan zena. Lan honetan poster bat egin behar genuen gorputzekin erlazionatuta zegoena eta horrekin kritika bat egin genuen instituzio desberdinei eta poster bakoitza gai batzuk landu zituen. Gure posterraren kasuan, irudien biolentzia islatu nahi izan genuen eta hainbat instituzioei kritika egin genien. Posterraz aparte performance bat ere egin genuen azaldu nahi genuena hobeto islatzeko. Beste taldeen posterren ideiak ere oso interesgarria izan ziren eta hausnarketa oso interesgarriak agertu ziren.

Curriculumarekin lotuta beste lan garrantzitsu bat egin genuen, unitate didaktiko bat egin genuen. Unitate didaktiko bat ikasgaia antolatzen duen programazio bat da. Lan hau egitea proposatu ziguten modulu lanean matematikako zatian zeuden gabeziak betetzeko. Gure ideia katedralaren maketa bat sortzea izan zen eta horretarako helburuak, edukiak, jarduerak,... prestatu izan behar genuen.

Unitate didaktikoarekin lotuta zegoenez metodologia desberdinak landu genituen. Gure unitate didaktikoarekin lotuta zegoen metodologia, proiektuetan oinarritutakoa zen. Metodologia mota hau lantzeko Power Point bat egin genuen. Proiektuetan oinarritutako metodologiaz aparte beste batzuk daude, kasuetan oinarritutakoa, arazoetan oinarritutakoa eta ikaskuntza kooperatiboan oinarritutakoa.

Honekin bukatzeko, López-Pastor eta Pérez Pueyo 2017an idatzitako liburuaren bi kapitulu irakurri genituen. Kapitulu horietan ebaluazio mota desberdinei buruz hitz egiten zuen. Bi kapitulu horiei esker informazio lortu genuen errubrikei buruz eta ebaluatzeko modu desberdinei buruz.

Ikasgaiaren azkenengo klaseetan konpetentziei buruz hitz egin genuen eta horren inguruko bideo batzuk ikusi genituen. Bideo horietan Jose Moya eta Sacristan agertzen ziren haien iritzia emanez. Jose Moyaren ustez, lan bat egiteko erabiltzen ditugun jarrerak eta trebeziak dira Sacristan berriz, moda bat direla pentsatzen du.

Bukatzeko klasekideen blog-ak eskuragarri uzten dizuet, haien hausnarketa eta lan interesgarriak ikustea gomendatzen dizuet.

Hau da klasean landu dudan guztia espero dut nire blog-a gustatu izana eta jarritako informazioa baliagarria izatea. Blog-a hau egitea oso interesgarria izan da, hainbat gauza egiten ikasi dudalako. Hasieran zaila iruditu zitzaidan, ez nuelako inoiz blog bat idatzi, beraz hasieran pixka bat galduta ibili nintzen, baina nire ustez, blog hau idaztea aukera paregabea izan da gai desberdinak hobeto lantzeko eta horiei buruz hausnarketa pertsonalak egiteko. Horretaz aparte, hausnarketa ugari egin ditut eta gai berriei buruz asko ikasi dut.






Klasekideen blog-ak

KLASEKIDEEN BLOG-AK

Hona hemen nire klasekideen blog helbideak. Begirada bat botatzea gomendatzen dizuet, oso lan interesgarriak egin dituztelako.

TALDEAREN IZENANIRE IZEN-ABIZENAKNIRE BLOGAREN HELBIDEA
Spice GirlsAna de la Vega Ruizhttps://anadelavegadidaktika.blogspot.com/
Spice girlsIrati Divar Lasernahttps://iratidivardidaktika.blogspot.com/
Spice girlsMaialen Gallego RuizDidaktikaMaialen.blogspot.com
Spice GrilsUxue Santa Cruz Gómez https://didaktikauxue.blogspot.com/?m=1
Spice GirlsSaray Cristobal Fernandezhttps://saraycristobal.blogspot.com/
WHALEAiala Alonso Ríohttps://aialaalonso.blogspot.com/
ZARIZuriñe Zurbano Rojohttps://zurinezurbanodidaktika.blogspot.com/
WHALEGemma Ruiz https://gemmaruizdidaktika.blogspot.com/
ZARIO. Rebeca Gutiérrez Rodriguezhttps://orebecagutierrezdidaktika.blogspot.com/
ZARIIratxe Nestares Trepiana https://iratxenestaresdidaktika.blogspot.com/?m=1
ZARIAndere Basterra Aspehttps://anderebasterra.blogspot.com/
WHALEGoretti Sanchezhttps://gorettisanchezdidaktika.blogspot.com/
MATRAKAELENE VAQUERIZA ETXEBERRIAhttps://elenevaquerizadidaktika.blogspot.com/
WHALELeire Burgos Sanchezhttps://leireburgosdidaktika.blogspot.com/
XulinesXabier Hidalgo Ruidohttps://didaktikaorokorraxabi.blogspot.com/
Didaktika DoctorsUnai Coronelhttps://unaicoroneldidaktika.blogspot.com/
Didaktika DoctorsJose Victor Garcia Rivasjosevididaktika.blogspot.com
Didaktika DoctorsAritz Zabalaaritxz.blogspot.com
Didaktika DoctorsJokin Bereziartu https://jokindidaktika.blogspot.com/?m=1
XulinesIker Guadilla Estévezhttps://didaktikaorokorraiker.blogspot.com/
MATRAKAENOLA LEIVA ARRONIZenolaleivadidaktika.blogspot.com
ZARIIratxe Nestares Trepiana https://iratxenestaresdidaktika.blogspot.com/?m=1
XulinesAnder Sologaistua Furundarenadidaktikaorokorraander.blogspot.com
XulinesAnder Sologaistua Furundarenadidaktikaorokorraander.blogspot.com
XulinesAnder Diaz de Mendivil GarmendiaAnderdiazdemendivilblog.blogspot.com
MATRAKAJaione Escobero Gomezhttps://jaionedidaktikaorokorra.blogspot.com
MATRAKAmaider alvarez https://maideralvarezupvehu.blogspot.com
xulinesAsier Zabaletahttps://asierzaba.blogspot.com/
TOMAKIUzay Ortiz de Murua Iturraldeuzayortizdemurua.blogspot.com
TOMAKIJokin Totorika Ocerinjkntotorika.blogspot.com
MOON WALKERSBeñat Rodriguez Pachohttps://benjiki113.blogspot.com

2019(e)ko maiatzaren 30(a), osteguna

Ebaluazioa


Resultado de imagen de ebaluazioa

EBALUAZIO MOTAK
Etxean López-Pastor eta Pérez Pueyo 2017an idatzitako liburuaren bi kapitulu irakurri genituen. Hurrengo egunean, irakurketa hori klasean landu genuen eta ebaluazio mota desberdinei buruz hitz egin genuen. Hainbat ebaluazio motei buruz hitz egin genuen, hala nola, ebaluazio hezigarria.

Nire ustez, ebaluazioa beharrezkoa den tresna bat da, baina irakasleok egokiena aukeratu behar dugu. Nire aburuz, ezin dugu beti ebaluazio mota bera erabili ikasle talde bakoitza desberdina delako. Gainera ezin da beti ebaluazio kuantitatiboa erabili, umeak zenbakiak ez direlako, beraz beste ebaluazio mota batzuk gehiago erabili beharko ziren.

Hona hemen klasean egindako eskema:

Noiz?
Hasierako ebaluazio edo diagnostikoa
Bitarteko ebaluazioa
Ebaluazio bateragarria edo bukaerako ebaluazio

Zer?
Normatiboa: Taldeak duen maila kontuan hartzen da eta talde horrek duen mailaren arabera ebaluatzen da.
Kriteriala: Finkatutako irizpide batzuk aplikatzen dira.

Nola?
Kuantitatiboa: Numerikoa
Kualitatiboa: Gaitasunak ebaluatzen ditu

Nork?
Autoebaluazioa: Norberak ebaluatzen ditu bere jarduerak.
Koebaluazioa: Taldeka egindako jardueren ebaluazioa da, taldekide guztiek egiten dute.
Heteroebaluazioa: Klasekide batek beste klasekide baten lana ebaluatzen du.

Nolakoa?
Ebaluazio formatiboa/hezigarria: feedback
Ebaluazio autentikoa: Errealitatea du oinarri.
Ebaluazio integratua: Ebaluazio autentikoarekin lotuta doa.

Konpetentziak

KONPETENTZIAK
Resultado de imagen de konpetentziak heziberri 2020
Konpetentzien inguruko bideo batzuk ikusi genituen klasean. Bertan bi aditu agertzen ziren haien iritziak ematen,  José Moya eta  José Gimeno Sacristán. José Moya, filosofoa eta Hezkuntzaren Zientzietan dokturatua da eta José Gimeno Sacristán, didaktikan eta eskola-antolaketan katedratua Valentziako unibertsitatean. 
Bideoa ikusi ondoren galdera hauek erantzun genituen:


1.    Zein da Sacristanen iritzia konpetentzien inguruan?

Sacristán kritikoa da konpetentzien inguruan: moda bat izan daitezke eta, beraz, susmagarria: korronte modernotzat hartu dira gizartean. Konpetentziak arrakasta duen korrontea dira baloreak ekonimozismoz, kapitalismoz, pramatismoz, etab. beteta baitaude. Gaur, gobernuek kontrolak leuntzen dituzte eta konpetentzien bidez justifikatzen dute. Konpetentzien bidez, heziketa metodoak baliozten dira (lehen objetivos deitzen ziren).

Gainera, konpetentziekin bat datozen termino berriak asmatzen ari dituzte: eraginkortasuna, emaitzen frogaketa, kontrola, akidura, rentability, etab. Enpresetatik etortzen den aldaketa da, hezkuntza ekonomizatu nahian.

Orainaldia gerokotasunaren araberakoa da. Beraz, orainaldian egiten dugunarekin kontuz ibili behar dugu. Gizadiak ez du pentsamendua egun batetik bestera aldatzen, bihurtze bat dago bitartean. Hezkuntza hobetzea da hezkuntzara heltzea hobetzea, eraginkor bihurtzea, orokortzea, metodologia erakargarri bihurtzea, maisu-maistren formakuntza eta edukiak hobetzea, etab.

Illichi dagokionez, Sacristanek dio “es cierto que se habla de la educación como escolarización y eso no es así. No toda la educ es la escolarización”. Bere ustez, kanpoko mundua aldatzen den arren, guk barrutik (eskolatik) ikusten dugu. Horren arrazoia eskola XIX. mendean tresna askatzailetzat sortzen dela da. “La escuela está dejando de valer para cosas que pensábamos que sí. Fuera no es controlable la educación, dentro sí. La escuela desde dentro se supone que es para todos por igual, pero desde fuera según las fuerzas pudientes”.

Irakasleak ideologien, elizaren menpe egon da beti. Ez daukate erabakitzekoaukerarik, teknokratek esaten diete.
Anaren blog-etik ateratako erantzuna.

2.    Zein da José Moyaren iritziz konpetentzia bat?

Jose Moyaren iritziz konpetentzia bat mobilizatzen ditugun jarrerak, trebeziak dira, egin beharreko lan bat burutzeko.

3.    Moya eta Sacristanen iritziz konpetentzia bat eskolan bakarrik eskura daiteke?
    
   Beraien ustez, biak batu beharko genituzke, eskolatik kanpo ikasten duguna eskolan ere landu beharko zen.

4.    Moyaren iritziz, curriculum erreala hobe dezakete konpetentziek?

Bai, baina horretarako, tarea onak prestatu behar dira, ikasleek kapazak izateko haien errekurtso guztiak erabiltzeko.

2019(e)ko maiatzaren 25(a), larunbata

Proiektuetan oinarritutako metodologia


PROIEKTUETAN OINARRITUTKO METODOLOGIA
Klasean, Proiektuetan Oinarritutako Metodologiaz hitz egin genuen eta gai horren inguruko hainbat irakurgai irakurri eta laburtu genituen Power Point batean.

Gure Power Point-ean bi adibide ematen ditugu (Llobregat eta Madrileko bi eskola) metodologia mota hau erabiltzen dituztenak eta ikus dezakegunez ondo funtzionatzen direnak. Ondoren, metodologia honen hainbat alderdi gehiago azaltzen ditugu, hala nola, ezaugarriak.

Nire taldeak egindako PPT-a


Nire ustez, metodologia mota hau ikasleentzat onuragarria da ikasteko modu desberdin bat delako eta horretaz aparte, lan kooperatiboa lantzen dute guztion artean lan egin behar dutelako. Gainera, ikasleentzat erakargarriagoa izan daiteke modu honetan lan egitea, klasean liburuekin lan egitea baino.

2019(e)ko maiatzaren 24(a), ostirala

Unitate didaktikoa

UNITATE DIDAKTIKOA
Klasean, didaktika orokorreko  eta matematikako irakasleak proposatu ziguten unitate didaktiko bat prestatzea modulu lanean zeuden gabeziak konpontzeko. Beraz, lan hori egiten egon gara aste batzuetan zehar bai didaktikako klaseetan, bai matematikako klaseetan. Unitate didaktikoaren helbuarua ikasgaia antolatzea da. 

Aste askotan lan horrekin egin eta gero entregatzeko momentua heldu zen. Hona hemen nire taldeak egindako unitate didatikoa: Unitate didaktikoa


Lan hau interesgarria iruditu zait gure etorkizunerako baliogarria izan daitekelako, baina nahiko galduta ibili gara lan egiten geuden bitartean, ez genekielako nola egin behar zen. Askatasun handia izan dugu lana egiterako orduan eta hori alde batetik onuragarria da gure ahalmen sormena landu dezakegulako baina bestalde, hainbesteko askatasunarekin nahiko galduta ibili gara. Nire ustez, hobeto egingo genuke gidatuagoa egongo balitz.


2019(e)ko maiatzaren 15(a), asteazkena

Beste taldeen aurkezpenak


AURKEZPENAK

Beste taldeen posterrak ikusteko korridorera atera ginen. Ideai oso politak agertu ziren  eta hausnarketa sakonak ere bai. Gainera, lan honetan zehar ideien interpretazioa landu dugu eta trebetasun plastikoak ere. 

Hauek izan ziren beste taldeek egindako posterrak: 

Didaktika Doctors:


Honako esteka honetan usten dizuet haien posterraren inguruko hausnarketa, Unairen blog-etik aterata: https://unaicoroneldidaktika.blogspot.com/2019/04/landutakoa-gogoratzen-posterra.html

Matraka:


Honako esteka honetan usten dizuet haien posterraren inguruko hausnarketa, Maiderren blog-etik aterata: https://maideralvarezupvehu.blogspot.com/2019/04/kartografiaren-hausnarketa-matraka.html

Zari taldea



Honako esteka honetan usten dizuet haien posterraren inguruko hausnarketa, Gorettiren blog-etik aterata: https://gorettisanchezdidaktika.blogspot.com/2019/04/gorpuztasun-desafiatzaileak.html

Whale taldea


Honako esteka honetan usten dizuet haien posterraren inguruko hausnarketa, Rebecaren blog-etik aterata: https://orebecagutierrezdidaktika.blogspot.com/2019/04/

Xulines taldea


Honako esteka honetan usten dizuet haien posterraren inguruko hausnarketa, Anderren blog-etik aterata: https://anderdiazdemendivilblog.blogspot.com/2019/05/posterra.html

Tomaki taldea


Unairen blog-etik ateratako argazkia